Joko O.K.

Kirola ikasteko gunea da, eta haurren garapen osorako eta eskubide guztiak gauzatzeko funtsezko tresna. Kirola egiteak, zalantzarik gabe, onura eta aukera ugari dakarzkie haur eta nerabeei; hala ere, badira haien garapenean, eskubideetan eta ongizatean eragin negatiboa izan dezaketen zenbait arrisku, eta horiek kontuan hartu behar ditugu. Indarkeria errealitate bat da kirol-eremuan, eta, tamalez, indarkeria horren adierazpen asko ezkutuan edo ikusezin bihurtzen dira.

Adin txikikoez gain, ohartarazi behar da kirol arloan ere pertsona helduak daudela; emakumeak, aniztasun funtzionala duten kirolariak, goi-mailako kirolariak edo LGTBIQ+ pertsonak; gainerako herritarrek baino arrisku handiagoa dutenak eremu horretan indarkeria egoerak pairatzeko.

Horregatik, Allerru Kirol Elkarteak eta erakundea osatzen dugun pertsona guztiek, kirolariek indarkeriarik gabeko kirol-ingurune babeslea izateko duten eskubidea kontuan hartuta, Joko-ok programan aurrera pausu bat eman dugu.

Scroll to Top

Hurrengo Partidak

Kargatzen...