Allerru Futbol Eskola

2013 an Lezoko herriak zuen behar bati erantzunez Allerru Futbol Eskola sortu zen. Plazeta Futbol Zelaian aurrera eramaten den kirol hastapen eskola bat da, eta Allerru Kirol Elkartearen eskutik kudeatzen da. Bertan, ikastetxeetan aurrera eramaten den Eskola Kirola dinamikaz aparte, baina honekin bateragarriak diren entrenamendu/eskolak antolatzen dira, astean behin eta ordubeteko saioetan. Saio hauek aurrera eramateko dinamika berri bat sortu dugu urtez urte gure gaztetxoek helburu finko batzuk lor ditzaten.

Horrez gain, urtean zehar, irailetik maiatzera, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak elkarlanean antolaturiko 9-10 jardunalditan eskualdeko herri ezberdinetako Klubetako Futbol Eskolek elkarren aurka jolasten dute. Jardunaldi hauek guztiak lagunartekoak izaten dira eta ez da kontuan hartzen ez emaitzarik ezta sailkapenik ere. Hauetaz aparte gabonetan, aste santuan eta ekaina aldera ere beste eskualdeetako taldeekin txapelketetan parte hartzen da.

Gaur egun 4 adin desberdinetako nesken eta mutilen taldeak dauzkagu, 2 maila desberdinetan, benjamin eta alebinak. Guztira 120 gaztetxo inguru eta 16 bat entrenatzaile-laguntzaile elkartzen dira astero futbolaren inguruan ikasteko. Horretaz aparte ekintza desberdinak antolatu ahal izateko boluntario talde zabala ere badugu.

Alleru Futbol Eskolan, mailaren arabera, oinarrizko helburuak eta baloreak finkatu eta lantzen ditugu. Guztia metodologia baten barruan lantzen dugu, adin bakoitzaren araberako teknikak erakutsiz.

Helburu nagusiak

  • Kirola egitea
  • Haurraren heziketa integrala bultzatzea
  • Jokoaren ulermena hobetzea
    Jokoaren logika zein estrukturari lotutako jarduerak sortu. Horien bitartez haurrek jokoa hobetu ulertu eta praktikatuko dute. Modu horretan bere burua gaituago ikusiko dute eta gaitasun gehiagoz arituko dira.
  • Lehiatzen ikastea
    Lehiakortasunak dituen baloreak mahai gainean eta haurren eskura jarri. Lehiatzen ikasteak ez du esan nahi irabaztea ezinbestekoa denik. Futbolak fenomeno sozial gisa ezartzen dituenetatik urrundu.
  • Jolasaz gozatzea
    Jolasa eta jokoa hitzek objektu baten bi ertzak erakusten dizkigute. Plazerra vs. lehia edo zoriari lotutako jarduera. Gozatzeak, dibertitzetik haratago jotzen du. Ongi pasatzea bai, baina egoerak dituen ezaugarri eta beharretara moldatuz.

Baloreak

Gure Futbol Eskolan oinarrizkoak iruditzen zaizkigun baloreak sustatzen ditugu:

  • Talde lana
    Denon artean elkarlanean indartsuagoak gara.
  • Errespetua
    Zuzendaritza batzorde, entrenatzaile/laguntzaile, langile, boluntario, taldekideekin elkarbizitza sustatzea baita ikusle guraso eta aurkariekin ere.
  • Hobetzeko grina
    Egunerokotasunean eta kirolean hobetzeko grinak pertsona eta jokalari hobeak izaten laguntzen gaitu.
  • Esfortzua eta lana
    Taldearen eta norbanakoaren esfortzu eta lanak bere fruituak ematen ditu.
  • Berdinzaletasuna
    Identitate anitzeko taldea bultzatzen dugu.
  • Integratzailea
    AFEn guztiek daukagu gure lekutxoa.
  • Euskalduna
    Gure hizkuntza, EUSKARA, erabiltzen dugu talde guztietako hartuemanetan.

Aukeratu talde bat.

Scroll to Top

Hurrengo Partidak

Kargatzen...