Allerru Kirol Elkartea: historia eta helburuak

Agian lehendik izango bazen ere, 1947an dugu lehen aldiz dokumentatuta Lezon jolasten zen LEZOTARRA izeneko futbol talde bat, baita talde horretan parte hartu zuten jokalarien izenak ere. Jakin ere badakigu talde hau urte luzez aritu zela. Badakigu ere Aldeguna izenarekin ere izan zela Lezon Futbolean aritzen zen beste talde bat.

Garaiko egoerak bultzatuta, geldialdi luze baten ondoren 1963an Allerru Sociedad Cultural, Recreativa y Deportiva izenekoa sortu zen eta haren eskutik etorri zen lehen Allerru Fultbol Taldea 1964an Donostiako Hondartzako Txapelketan parte hartzen zuelarik.

Lehen talde hartatik eta gaur egun arte, etengabean aritu da Allerru Kirol Elkartean futbola eta beste kirolak herritarren artean sustatzen eta zabaltzen.

1964ko hondartzako talde hartatik hasita gaur egun dauzkagun 13 taldeetara pasatzeko harrobiko taldeetan lan handia egin da herriaren eta taldearen izena gure inguruko herrietara zabaldu dugularik.

Efemeride garrantzitsuak aipatzearren, urteetan Euskal Herria plazan zegoen fulbol zelaian jokatzetik, 1985ean inauguratu zen Altamirako zelaira saltoa eman zen garaia aipa dezakegu. Herritik nahiko urrun, hartxintxarrez egina eta nahiko prekarioa zen zelaia izanik ere ateak zabaltzen zituen talde gehiago edukitzeko.

1986 urtean Allerru Kirol Elkartea Euskal Herriko Kirol Elkarteen Erregistoan izendatuta gelditzen da eta berezko azken estatutuak 2015ean erregistratu ziren.

1995-8an emakumeen lehen taldea sortu zen. Zuzendaritzaren lan eskergaren ondoren 22-23 neskez osaturiko taldea izatea lortu zen. Gaur egun ere taldeak kadete mailara arte gutxienez herriko neskei futbolean aritzeko parada ematen die.

2000. urtean urte askotako eskariaren ondoren eta bi urteko atzerapenarekin Udalaren eskutik gaur egungo zelaia eta gure etxea den Plazeta inauguratu genuen. Bertan ilusio berriz indartuta taldea aurrera joan da eta orain 200 kirolari eta 35 entrenatzaile-laguntzaileko talde egonkorra sortu dugu.

Urte luze hauetan Allerru Kirol elkarteak futbolaren inguruan herriari kirolarekin lotutako ekarpen garrantzitsua egin dugu gure balore eta helburuak zabalduz.

Helburuak

  • Allerruko kide guztiei futbola ikasi eta praktikatzeko ingururik hoberena eman eta txikienei bereziki jarduera estimulatzaile, kirolzale, hezitzaile bat eskaintzea, esparru sozial nahiz pertsonalean beren balioak ahalik eta gehien bultzatzeko.
  • Jokalari, entrenatzaile, zuzendari, kolaboratzaile eta zaleei kirol portaera etiko eta komuna irakastea, errespetu, diziplina, sakrifizio-espiritu eta elkartasuna bezalako balioetan oinarritua. Hitz batez, kirol-heziketa, espiritu lehiakor osasuntsua ahaztu gabe.
  • Gero eta gaitasun gehiagoko entrenatzaile eta teknikoen talde bat lortzea, jokalariei beren garapenean laguntzeko, bai ahalmen fisiko, tekniko eta abarretan, bai kirol izaeraren heziketan.
  • “Kiroltasun” hitza behin eta berriz aipatzean, dirudien baino zabalagoaz ari gara. Izan ere, hitz honetan biltzen ditugu heziketa, errespetua, adiskidetasuna, ahalegina, konpromisoa eta jokalarien eguneroko heziketan irakatsitako balioak.
  • Oinarritik, zein ere den euren maila, Lezoko ume guztiak hartuko dituen eskola ireki, plural eta integratzaile bat sortzea.
  • Gure Klubeko lehen mailako ekipoarentzat, futbol harrobi bihurtzea, lehen taldean jokatzeko ongi prestaturiko futbolari belaunaldiak eskainiz.
  • Lezoko Udalak, gure esku eta kirol hau praktikatzen duten guztien eskura jartzen dituen kirol-instalazioak mantendu, hobetu eta handitze-lanetan laguntzea.
  • Kirol merituak eta maila guztietan erakutsitako portaera tarteko, prestigio, errespetu eta erreferentziazko Klub bat osatzea.

GOAZEN ALLERRU!!!!

Scroll to Top

Hurrengo Partidak

Kargatzen...